“NIRE
AUZOKO EMAKUMEAK”
donostiako
emakumeen etxeko I.en laburmetrail lehiaketa
OINARRIAK
1.
PARTE
HARTZAILEAK
Donostiako
Emakumeen Etxeak antolatzen duen I.en laburmetrailen lehiaketan
Euskal
Herrian
bizi den 16 urtetik gorako edozein emakumek parte hartu ahal izango
du.
Banakako
edo talde bezala aurkeztu ahal da. Taldea bada, partaide guztiek 16
urtetik gora izan beharko dute.
2.
GAIA
I.en
edizio honen gai nagusia “Nire auzoko/herriko emakumeak” izango
da. Aurkezten diren laburmetrailek gai honen inguruko hausnarketa
erreflejatu edo eragin beharko dute.
3.
LANAK
- Banako edo talde bakoitzak gehienez 3 proiektu aurkeztu ahalko ditu.
- Proposamenak originalak izan behar dira, hau da, inori plagiatu edo kendu gabe.
- Beste jaialdi edo lehiaketa batzuetan aurkeztutako proiektuak ezin dira hemen aurkeztu.
- Euskaraz, gaztelaniaz, bietan, edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal dira (azken kasu horretan, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin).
- Adierazpide mota oro onartuko da, baina betiere bideo formatuan aurkeztuta:
film
laburra, bideoklipa ,lipduba, dantza, errezitatutako poemak edo
kameraren aurrean irakurritako gogoetak, bideoproiektua k,argazkiak
edo artelanak erakustea, hiri inguruko performanceak eta esku
hartzeak eta abar.
- Proiektuek gehienez 10 minutu iraungo dute.
- Lanak korreo arruntaren bidez (laburmetrailak usb batean gordez) edota korreo elektronikoz bidaliko dira honako helbidera:
- posta arrutaren bidez (laburmetrailen lehiaketan parte hartzeko dela adieraziz),
Donostiako
Emakumeen Etxea
Okendo
kalea
9
20004
Donostia
- eta posta elektronikoz,
emakumeenetxea@gmail.com
- Posta elektronikoz bidaliz gero, laburmetrail bakoitzeko mezu bat bidaliko da. Eta mezuarekin batera argazkia eta parte hartzailearen datuak bilduko dituen word dokumentu bat atxikituta bidaliko da.
Word
dokumentu horretan parte hartzailearen/en izen-abizenak,
herria, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa,
laburmetrailaren izenburua, laburmetrailaren sinopsia
adierazi beharko dira.
4.
AURKEZPENA
- Lanak urriaren 15etik abenduaren 14ra bidali ahalko dira, data biak barne.
- Posta arruntaren bidez bidalitako lanei dagokienean, zigilu-markaren data hartuko da aurkezpen data bezala.
5.
SARIAK
Epaimahaiak
aukeratutako lanarentzat 500€-tako sari bakarra egongo da.
6.
EPAIMAHAIA
- Epaimahaia Emakumeen Etxea Elkarteko Koordinazio Taldeak osatuko du.
- Epaimahaiaren erabakia ezin da eztabaidatu edo ezin zaio horri gaitziritzi.
- Irabazleei telefonoz emango zaie erabakiaren berri.
7.
ERAKUSKETA
- Laburmetrail irabazleaz gain, bidalitako lanen artean epaimahaiak egindako aukeraketa bat erakusgai jarriko da emakumeen etxean bertan.
- Erakusketa abenduaren 26an arratsaldeko 17:00etan inauguratuko da. Egun horretan emango da jakitera lehiaketaren irabazlea nor den eta sari banaketa burutuko da.
8.
OHARRAK
- Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauek onartzea dakar. Hemen agertzen ez den edozein gorabehera sortuz gero, antolatzaileek erabakiko dute zer egin horren inguruan.
- Saritzen den lana, antolatzaileen esku geratuko da komertzial izaera gabe erakutsi edo argitaratzeko, beti ere diru irabazi gabeko asmoz eta egilearen izena aipatuz.
- Parte hartzaileak, aurkeztutako irudien eskubide eta Propietate intelektualari buruzko legezko xedapenak betetzearen ardura bere gain hartzen dituzte, lan hauen zabaltzea eta/edo erreprodukzioa, lehiaketa honen esparru eta oinarrien eremuan, zeharkako inori ez diola ez minik ematen ez eta kalterik egiten ere, gai honen inguruan sor daitezken ardura guztiak bere gain hartuaz.
- Egile-eskubiderik gabeko musikak erabiltzea gomendatzen dugu (hau da, copyleft lizentzia daukatenak, edo zuek sortuak direnak). Egile-eskubideak dituen abesti bat erabiliz gero, parte hartzaileak bere gain hartu behar du bideoaren aurkako neurriak hartzeko arriskua.
- Antolakuntzak jakinarazten du guztira 10 lan baino gutxiago jasoz gero lehiaketa bertan behera geratuko dela.
Edozein
zalantza edo kontsultarako:
emakumeenetxea@gmail.com
943483470